Egunpasa Bilbon, proposamen bat

 Atala: Datozenak

Heldu da, azkenean, uda gurera! Euskal Herriak milaka bisitari jaso ohi ditu udan zehar eta askok kosta ezagutzea nahiago badute ere, badago hiria gustuko duenik ere. Gauzak horrela, gure etxea den Bilbo aukeratu dugu bisitariei ezagutarazteko. Bilbora egunpasa etorri ohi direnek Guggenheim museoan eta Alde Zaharrean galdu ohi dira. Ez da batere plan txarra Frank Geryren artelanean edo zazpi kaleetan murgiltzea, baina Bilbo hori baino askoz gehiago da! Etorri gurekin Bilboren “beste” aldea ezagutzera!

Guggenheim-ez gain, Arte Eder museoak ere bisita merezi du. Asteazkenetan doan da eta uda honetan japoniar artearen inguruko erakusketa du. Museotik irtendakoan Casilda Iturrizar Parkea izango duzu parean, lasai asko belarretan etzan eta apur bat erlaxatzeko. Kale Nagusia hartuko dugu jarraian eta bertako hamaika dendetan barrena galduko gara. Bilboko bihotzean gaude, erdi-erdian. Abando inguruan bazkaltzeko hainbat aukera daude eta guk Kafe Antzokia proposatzen dizugu: benetako antzoki bateko eszenatokian eguneko menu gozoa dastatzeko aukera ezinhobea.

Bazkalostean itsasadarra jarraituko dugu Funikularraren plazara heldu arte. Bertatik Artxanda mendira igo gaitezke, kirola egiteko leku aproposa benetan. Gainera, hiriaren bista paregabeak ditu. Arratsalderako utzi dugu Alde Zaharrera bisita. Bertan, hainbat taberna, denda eta jatetxe aurkituko dituzu, pintxo pare bat dastatzeko gogoa baduzu leku aproposa. Txoko berezi baten berri eman nahi dizugu orain: Esperantza kalean “gordeta” dagoen frontoia, bertan, beti dago norbait pilotan jolasean.

Hortik Erriberako merkatura hurbilduko gara, bertako produktuak erosteko aukera ona. Gero, San Anton zubia pasa eta Bilbo Zaharra, Bilvi, auzoan murgilduko gara, kultura eta arraza anitz biltzen dituena. Hortik gorantz abiatzen den San Frantzisko kalea da horren erakusgarri argiena.

Eta gauean? Gau-giroa gustuko duzuenontzat, Kafe Antzokia! Bertako nahiz atzerriko taldeen kontzertuak, DJ sesioak… Udako eskaitza oparoa izango dugu aurten

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

kafe-antzokia-udan