Hitzaldi-zikloa gurean ekainean

 Atala: Datozenak

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Zenbat Gara elkarteak ekainerako hitzaldi-zikloa antolatu dute. Egitasmoaren lehenengo saioa ekainaren 10ean izango da, Bilboko Kafe Antzokian, eta bertan, Xabier Landabidea ‘Euskaldunok eta Telebista: potentzialtasunak eta errealitateak XXI. mendean’ goiburupean, telebistaren inguruan arituko da. Hurrengo egunean, ekainaren 11n 11:30ean, Jesus Ibañez EHUKo irakasleari egokituko zaio espioitzari buruzko hitzaldia. Egun berean, arratsaldeko 16:30ean, Uxue Alberdik bertsolaritzan gorputzak zein gorpuzkerak duen garrantzia aztertuko du.

Ekaineko azken astean, berriz, Marijo Imaz eta Joseba Azkarraga izango ditugu hizlari. Marijo, ekainaren 24ean, asteartea, arratsaldeko 18:30ean elikadura burujabetzari buruz jardungo da eta Josebak, ekainaren 25ean, 14:15ean, herrigintza berria izango du hizpide.

Hitzaldi bakoitzaren ostean solasaldi giroko eztabaidei bide emango zaie, partehartzaileek euren iritziak edo zalantzak azaltzeko aukera izan dezaten.

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

kafe-antzokia-udan