Kafe Antzokiaren kamiseta lehiaketa 20. urteurrena dela eta
20. urteurrena dela eta, Kafe Antzokiak kamiseta diseinuen lehiaketa jarri du martxan, eta gutxienez 18 urte dituen artista, diseinatzaile, sortzaile eta oro har Kafe Antzokiaren lagunentzat dago zabalik. Diseinuak aurkezteko aukera 2015eko apirilaren 12a arte egongo da. Ondoren, publikoak aukeratuko du, on-line bozketaren bidez, 2015eko apirilaren 13tik 26ra. Azkenik, epaimahai profesional batek lehenengo bi sariak aukeratuko ditu publikoak gehien bozkatutako 20 diseinuen artean. Hirugarren saria diseinu guztien artean aukeratuko du epaimahaiak. Diseinu irabazleak Kafe Antzokiak ekoitziko ditu eta salmentan ipiniko ditu bai fisikoki bai on-line, beti ere diseinuaren autoretzari erreferentzia eginez.
Sariak hauek izango dira:
-Lehena: 1500 €
-Bigarrena: 1000 €
-Hirugarrena: 500 € (epaimahaiaren saria)
Epaimahaia kide hauek osatzen dute:
–ROSA PARMA: Artista eta DIY ekintzailea. Egitasmo nagusiak: T-festa (Art T-shirt Festival), PUERTA eta Riot Flesh. Orain urte bat GEUK eragile taldearen partaide.
–BLAMI: Diziplina anitzeko marrazkilaria, Interviu: Blami.
–IZASKUN ALVAREZ GAINZA: Artista, diseinatzaile eta ikertzailea. 2010etik EHUko Arte Ederretako Fakultatean irakaslea. www.izaskunalvarezgainza.com.
–MAIA EDER CURUTCHET: Arte zuzendaria (Xibiouz, Skunfunk). Artista.
–BEÑAT URBELTZ: Zenbat Gara kultur elkartean diseinatzaile grafikoa.
Hemen dituzu lehiaketaren oinarri eta xehetasun guztiak.