Kurt Vile, 2014ko Aste Nagusirako lehen artista baieztatua
2014ko Aste Nagusirako Kafe Antzokiko lehen artista iragar dezakegu jada: abuztuaren 22an AEBetako Kurt Vilek bere The Violators taldearekin joko du.
Kurt Vile AEBetako musikaria da, ‘The War on Drugs’ taldearen kide ohia alegia. Gaur egun, The Violators taldearekin batera jotzen du Vilek; Pavement, Bruce Springsteen, Neil Young, Tom Petty eta John Fahey bezalako artisten eragin nabarmenarekin.
Eurekin batera, eta gonbidatutako artista gisa, Mick Turnerrek joko du: Australiako ‘Dirty Three’ talde ospetsuaren gitarristak. 1992an sortu zuten taldea Warren Elliot (bibolina), Jim White (bateria jolea) eta Turner berak.
Azken albisteak