Munduko Saskibaloi Txapelketa Bilbon
Abuztuaren 30etik irailaren 4ra, Bilbo saskibaloi onenaren erreferentzia izango da mundu-mailan. Izan ere, FIBA 2014 saskibaloiko munduko kopako aurrefaseko 15 partida BECen jokatuko dira. Estatu Batuetako selekzioa, gaur egungo munduko txapeldun eta 2012ko Olinpiar Jokoetako urrezko dominaren irabazlea, izango da bertan, Finlandia, Zeelanda Berria, Ukraina, Dominikar Errepublika eta Turkiako selekzioekin batera.
BECek instalazioak egokituko ditu partidak hartzeko eta 15.000 ikusle ingururentzako edukiera sortzeko. La Casillako Pabiloian ere hainbat jarduera antolatu dira saskibaloi zaleentzat eta, oro har, jende guztiarentzat. Instalazio horietara heltzeko, metroa erabilita, ordu laurden baino gutxiago behar da Bilbotik. Bilbo erdigunetik, Kafe Antzokitik esaterako (Abando geltokia) BECera, (Ansio geltokia), 15 minutu irauten du bidaiak metroz eta bost minutu besterik ez La Casillara (Indautxu geltokitik hurbil).
Abuztuko azken asteburu honetan, beraz, Bilbo saskibaloi zalez beteko da eta Kafe Antzokiak guztiei ongietorria emango die ostegun, ostiral eta larunbat gauean irekiz eta eguerditan menu gozoak eskainiz.