Nerabe taldeak irabazi du aurtengo Gaztea Maketa lehiaketako “Kafe Antzokia Saria”
Nerabe taldea izan da aurtengo Kafe Antzokia Saria irabazi duen taldea. Pop doinuak rock ikutuarekin uztarturik jorratzen dituen taldea da Nerabe. Iaz Eneritz Furyak kantariak jaso zuen saria eta aurtengoan talde Donostiarrari suertatu zaio. 2016an abiatutako proiektu honetan talde ezberdinetan aritutako lagunak aurkitzen ditugu, hala nola, Borja Iriarte (Adrenalized), Ruben Ramos (Cohen, Reuben RG), Xabier Arratibel (The Animal Within, Arrow & Bone) eta Iñigo Ozaeta (Blaka, Pelax).
Gaztea Lehiaketaren finala datorren apirilaren 27an ospatuko da Kafe Antzokian gaueko 22:00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da.
Azken albisteak