Zea Maysek “Da” diskoa aurkeztu du gurean
Urtero etortzen dira Zea Mays taldekoak Kafe Antzokira eta aurten ere gure artean izan ditugu. Kontzertu berezia izan zen gainera euren “Da” disko berria aurkeztera etorri bait ziren. Disko honetan euren aurreko diskoekiko jauzi handia nabaritzen da eta esan dezakegu zuzenekoan ere horrela izan dela. Urte asko (hamasei baino gehiago) daramatzate taulen gainean eta etengabeko eboluzioa izan da eurena, hasierako rock gogor melodiko hari urte guzti hauetan modan egon diren estilo asko batuz. Stoner, Post Punk, Indie, elektronika ikutuak… baina beti euren nortasuna galdu gabe.
Azken diskoan David Allen (Depeche Mode, The Cure, Reptile Youth…) ekoizle ospetsuarekin egin dute lan eta nabari da diskoaren soinu kalitatean eta baita estiloan ere. “Da” diskoko kantuak entzun ziren atzokoan gurean baina ez ziren falta izan euren betiko “hit”-ak: “Itsasoa”, “Elektrizitatea”, “Kukutza”, eta, nola ez, “Negua Joan Da”. Kontzertu ederra benetan dinamikaz betea, euren kantu askotan bezela etengabe goraka joan zena “Kukutza” kantuarekin bukatu arte. Datorren urteko kontzertua ikusteko irrikitan…