Stereorocks klubak urte erdi
Kafe Antzokiko goiko aretoan ostiralero izaten den Stereorocks Klubak sei hilabete bete ditu martxoan. Azken hilabeteotan dj ugari izan ditugu bertan, Dj Coco, Amable, Maadrasso, David Van Bylen edota berriko Two Door Cinema Club taldeko Sam eta Kevin dj lanetan Kitsuné Club Night zigilu frantziarrarekin batera antolaturiko jaian.
Les Alsborregach dj erresidentearekin batera Bilboko dj ugari ere aritu izan dira mota ezberdinetako doinuak jorratzen. Apirilera begira Chulina Diablo, Rock-Ola Jordi, Fernando Pardo (Sex Museum), Edgar Reina eta Sonic Trash taldeko kideak arituko dira dj lanetan. Aipatu ere Stereorocks klubaren barruan, hilabetean behin “Vocoder klub” deritzon gauak izango ditugula We Love Dolce Vita kolektiboko lagunek antolatuta. Dantzan egiteko musika aurkituko duzu Stereorocks clubean.