Jakinduriek mundue erreko dau! (zientzia + bertsoak)
Dia/Hora
24/09/2017
Domingo
19:00
Organiza: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra.
Entrada gratuita hasta completar aforo.
Zientzia dugu giza kulturaren zati handi bat eta zientziaren oinarriak ezagutu gabe kultur ondarearen zati hori gabe geldituko ginateke. Zientziaz gain bertsolaritza dugu ere euskal kulturaren ondarea. Bertsolaritzaren gakoa da “bizitza kantatzea” eta egunero jasotzen dugun gehiegizko informazioa digeritzen laguntzea doinua, errima eta neurria lanabes hartuta.
Kike Amonarrizek gidatuko duen Jakinduriek mundue erreko dau! saioetan hiru bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean. Zientzialariek 10 minutuko hitzaldiak emango dituzte eguneroko hainbat gai uztartuz eta bertsolariek errima eta doinua jarriko dizkie gaiei.
19:00 – 19:30 Errimaren definizio matematikoa (Jone Uria, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Andoni Egaña)
19:30 – 20:00 Zeruraino hegan egiten (Juan Ignacio Pérez, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Andoni Egaña)
20:00 – 20:30 Bilboko itsasadarreko bakterio xelebrea, leptospirosia (Miren Basaras, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Andoni Egaña)