Recorrido Zenbat Gara: Bilbo, mirando al mar

Recorrido Zenbat Gara: Bilbo, mirando al mar

Día/Hora
2014/05/23
viernes
11:00

Punto de encuentro: Mercado de la Ribera

Ticket: 10 euros

Ostiral honetan, hilak 23, eta Zenbat Gara elkartearen eskutik, gure hiria hobeto ezagutu eta ulertzeko beste ibilbide interesgarri bat egiteko parada izango dugu, oraingo honetan “Bilbo itsasoari begira”, Erriberako merkatutik abiatuta eta goizeko 11:00etatik aurrera. Izan ere, hiriek, beste inondik baino areago, beren kokapenetik eta historiatik hartzen dituzte beren ezaugarriak, eta Bilboren kasuan, Ibaizabal ibaiaren bihurgune batean kokaturik eta bere itsasadarra tarteko izan dela, itsasoari lotuta egon da betidanik. Horixe erakusten digute bere historiaren orrialdeek, antzinako portua San Anton elizaren ondoan egon zen denboratik hasi eta superportua itsasoaren beraren mugetatik harago eraman den garai honetaraino; Bizkaiko itsasoak baldintzatu eta bideratu ditu bertan sortu eta garatu diren burdingintza, ontzigintza eta merkataritza jarduerak, eta itsaso horrek berorrek moldatu du mendez mende Bilbo hiriaren eta bilbotarren izaera. Eta ibilbide honetan, Bilboko itsasadarrari begira jarrita gaudela, antzinako arrantzaleen zamalan astunak eta geroko merkatarien joan-etorri urduriak sumatuko ditugu, eta azken finean, hiri honen bilakaera eta gure historia ezagutuko dugu.

Organizador: Zenbat Gara elkartea

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

mattin-irigoienbertso bazkaria