Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana

Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana

Eguna/Ordua
2025/04/13
Igandea
19:00

Ateak 18:30etan zabalduko dira.

Doako sarrera aforoa bete arte.

 

 

 

 

 

Iraupena: 90 minutu

Antolaketa eta ekoizpena: EKIDA

Aurten, 50 urte betetzen dira Gabriel Aresti poeta bilbotarra hil zela. Beti gizakiaren alde paratuko zela esan zuena, poesia mailu bat dela aldarrikatu zuena, hil arte euskaldun eta marxista izango zela zin egin zuena. Nor zen, baina, Gabriel Aresti?. Ezagutzen al dugu benetan bere izaera eta bere pentsamendua?. Etengabe posizionatu zen, baina zein posizio hartu zuen?. EKIDA arte ekimen sozialistaren obra berriak Gabriel Arestiren figura dakar taula gainera, poetaren obra eta bizitza oinarri hartuta. Ez, ordea, iraganari begiratuta, ezpada Arestiren figura etorkizunaren aurrean jarrita. Ez memoria bidezko omenaldia egiteko, ezpada Arestik oraindik gaurkorako eta biharkorako balio digulako.

 

*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.
0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search