DON INORREZ eta METROKOADROKA
Kontzertu dramatizatua (musika, teatroa, literatura eta dantza)
Imanol Ubedak eta Karlos Aranceguik osatzen duten Don Inorrez musika taldeak proposamena egin zioten Oier Guillani: disko berri baterako hitzak topatzea. Horretarako, letrak osatzeko ez ohiko prozesu bat abiatzea erabaki zuten: antzerkian oinarritzen den disko oso bat sortzea.
Hala, Aztia bakarrizketa idatzi zuen Oier Guillanek eta hitz horietatik abiatuta disko osoa konposatu zuen Don Inorrezek. Gero, Cadizera abiatu ziren taldekideak Paco Locorekin kantak grabatzera. Ondoren, material berria lengoaia eszenikora egokitzeko apustua egin dute
Metrokoadroka kolektiboarekin batera.
Kontzertu dramatizatua izango da lan berria. Horrela, Don Inorrez musikaz arduratuko da eta Oier Guillen teatroarekin. Eszenaratzea osatzeko Ainhoa Alberdi dantzaria gonbidatu dute, kantatutakoa gorputzeko asmoarekin.
Aztia bakarrizketak autolaguntzaren guru bati egiten dio erreferentzia: Patrika Zabalegi, munduko terapia ofizial eta ez-ofizial guztietan aditua. Patrika Zabalegik bufoiaren arimatik gertu dagoen ironia darabil eta gauko garaietan dauden gaiak ekarriko ditu hizpide:bakardadea, besteen beharra, euskal kultura, erakundeen kultur politikak, desilusioari buelta emateko beharra… Umorez eta maitasunez mintzatuko da aztia, lotsagabe, baina ez axolagabe.