Kike Amonarriz: “Euskal herritarron patología linguistikoak: automedikaziorako gida”
Día/Hora
07/06/2016
Martes
11:00
Organiza: Gabriel Aresti euskaltegia
Entrada gratuita
KIKE AMONARRIZ: “Euskal herritarron patología linguistikoak: automedikaziorako gida”
«Kike» Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Zeruko Argia aldizkarian hasi zen umorezko artikuluak idazten. Horrez gain, txiste liburu eta kaseteak egin ditu. Soziolinguistika gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta artikulu idatzi ditu, adibidez: XXI. mendeko euskaldunak: «Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!» (2009), «Gazte hizkerak – hizkera gazteak» (2008), «2006ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketa: aurreikuspenak eta emaitzak» (2007), «Euskal Herriko hizkuntz normalizazioaren zenbait alderdi» (1984). Halaber, Euskal Telebistan lan egiten du eta hainbat saiotan parte hartu du aktore, gidoilari edota aurkezle lanetan: Hitz eta Pitz, Funtzioa, Hau da A.U., Beni ta Marini, Balinda, Bai zera, Txiskola, Sikofonia, Mihiluze, Tribuaren Berbak edo Burubero.