Kutxa Beltza: Morau eta Beñardo (sala superior)
Día/Hora
22/01/2015
jueves
21:00
Sala superior
Apertura de puertas: 20:30
Morau eta Beñardo
Presentación del nuevo disco «Arrainentzako Himnoak»
“Arrainentzako Himnoak” lan aurkeztuko digute Andoni Tolosa “Morau” eta Beñardo Goietxe musikariek. Bertan 16 kantu berri landu dituzte, tartean bi bertsio; Enarak taldearen “Ama” eta The Smiths taldearen “There Is A Light That Never Goes Out». Tartean, Mikel Peruarena idazlearen “Pozaren Dotriña” musikatu dute. 2010ean Agotak taldea desegin ondoren hasi zen indarra hartzen Beñardo eta Morauren arteko elkarlanean oinarritutako lana burutzeko aukera. Lau urte igaro dira berau burutu ahal izateko. Lehenengo fase batean, 2012ko otsailetik- 2013ko udazkenera, azpiegiturak prestatu, alde grafikoa landu, kantuak egin (Morau), eta bigarren batean, 2013ko udazkenetik aurrera, bien artean moldatu, egokitu eta azken ukituak eman zizkieten kantuei. Kantu horiek, azkenik, 2014ko udaberrian grabatu zituzten, Saran, Iñigo Irazoki teknikariarekin.