Sarritan eginiko galderak (FAQ)
Aukeratu beheko galdera bat erantzuna ezagutzeko
Zure segurtasunerako, iruzurrak ekiditeko, guk darabilgun La Caixaren ordainketa sistemak VISA eta MASTERCARDen ordainketa seguruen sistemak ezarri ditu. Ondorioz, zure bankuak nortasuna egiaztatzeko sistemaren bat ezartzen badu, gure zerbitzuak ere eskatuko dizu ordaintzeko. Sistema hauek zu babesteko ezartzen dira, inork zure izenean erosketarik egin ez dezan, denda fisikoetan ordaintzeko NAN edo pasaportea eskatzen den moduan.
Saltoki horiek ez dutelako eroslearen nortasuna egiaztatzea eskatzen duen ordainketa seguruen sistema bat erabiltzen. Edo beharbada erosi zenituen zerbitzuek ezinbestez eroslearen identifikazioa beste modu batez ziurtatzen dutelako, hegaldiak kasu.
Eskatu zure kutxa edo bankuan zerbitzu hau aktibatzeko. Nortasuna egiaztatzeko sistema ezberdina du bakoitzak. Batzuek mugikorrean PIN zenbaki bidezko edo “barkuen joko” modukoa ezartzen dute (Caja Laboral-Euskadiko Kutxa); beste batzuek, BBK edo Kutxa kasu, CECAren VINI sistema darabilte, beronen bidez bezeroa aldez aurretik identifikatu behar da bere telebanka gakoen bidez. Ondoren, gure webgunean ordainketa burutu ahal izango duzu arazorik gabe.
18 urtetik gorakoak sartu ahal izango dira bakarrik.
Sarrerak erostean jakintzat ematen da gutxienez berauek zure kabuz inprimatzeko ekipamendua daukazula. Smartphonea baduzu, sartzeko nahikoa izango duzu sarreraren QR kodea sarreran erakustea. Tamalez, guk ez dugu Interneten erositako sarrera fisikorik inprimatzen, ez txarteldegian erreserbarik egiten.
Erosketa arrakastaz burutu bada, minutu gutxiren buruan e-posta mezua jasoko duzu Ticketeak bidalita. Zure e-posta programaren sarrerako ontzian ikusten ez baduzu, agian spam karpetan ezarri du zure ordenagailuak, bidaltzailea ezagutzen ez zuelako.
Zure VISA edo MASTERCARD txartela indarrean eduki eta datuak egoki sartu arren, erakundeak zure eragiketa ezeztatu duela dioen mezua jasotzen baduzu, litekeena da zure banku edo kutxak ordainketa seguruak egiteko aldez aurretik nortasuna egiaztatzeko sistema bat edukitzea. Internet bidezko edozein ordainketa baimentzeko ezinbestekotzat ezartzen du bankuak aurretiazko egiaztatze sistema eta hori egin ezean eragiketa ezeztatuko du. Gero eta erakunde gehiagok eskatzen dute hori. Informazio gehiago Ticketean.
Geuk antolatutako ekitaldietan dute takilako prezioaren gaineko %50eko deskontua, ez ordea antolatzaile pribatuen ekimenez antolatutakoetan. Deskontua duten ekitaldiak gure agendan zehaztuta ageri dira beti.
Gure agenda atalean ekitaldi bakoitzerako sarrera salmenta toki guztiak zehazten dira. Kafe Antzokiko barran ekitaldia baino hamar bat egun arinago jartzen dira salgai eta are aurrerapen gehiagoz gure webgunean. Gainera, zenbait ekitalditarako sarrerak berauen antolatzaileek aukeratutako beste toki eta webgune batzuetan ere jarri ohi dira salgai. Sarrerak aurresalmentako prezioan eros daitezke Kafe Antzokiko barran: astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:30etik arratsaldeko 19:00ak arte. Igandeetan itxita dago barrako aurresalmenta.
Txarteldegiko lehiatila ekitaldiaren hasiera baino ordu erdi lehenago zabaldu ohi da eta bertan edukiera osatu arte geratzen diren sarrerak saltzen dira. Hala, sarrera guztiak aldez aurretik agortu badira ez da txarteldegian sarrerarik salduko.
Internet bidezko Ticketea sisteman erositako sarrerak eta salmenta toki fisikoetan erositakoak ezberdinak dira, sarrera bakoitzak kode edo lokalizadore zenbaki bakana du eta dagokion ekitaldira sartzeko balio du bakarrik. Gainera, kode bakoitza behin bakarrik erabil daiteke. Beraz, norbaitek sarrera baten bi kopia edo gehiago inprimatuko balitu ere, sistemak behin bakarrik onartuko du kode hori duen sarrera sartzea. Horregatik, sarrera erosten duenak edo bere izenean jarria duenak erantzukizun guztia du berau zaintzeko. Sistemak bigarren kopia bat edo faltsuztapena detektatuko balu, sarreradunak ekitaldira sartzeko eskubidea galduko luke. Sarrerak inprimatuta ekar ditzakezu edo QR kodea erakutsi zure smartphonearen pantailan. Lotura: sarrerei buruzko Ticketearen laguntza gunea.
Gure webgunearen bidez sarrerak saltzea ekitaldien antolatzaileei eskaintzen diegun zerbitzua da, baina eurentzat hautazkoa da zerbitzu hau, beste ticketing zerbitzu batzuk edo bat ere ez erabiltzea. Edozelan ere, guk ekitaldi bakoitzeko informazioan beti zehazten ditugu egongo diren salmenta puntuak, fisikoak zein telematikoak.
Salmenta tokietara joan beharrik gabe aldez aurretiko sarrera errazteko eta, beraz, aurrerapenez erosketa ziurtatzeko ezarri dugu Ticketea plataformaren bidezko sarrera salmenta zerbitzua. Sarrerak erosteko nahikoa duzu indarrean dagoen VISA edo MASTERCARD txartela eta e-posta helbidea edukitzea. Erosleak bere datuak egoki sartu beharko ditu erostean eta ekitaldira etorri beharko du bere nortasuna froga dezaketen agiriekin.
Egunez ez dago adinaren araberako murriztapenik taberna, kafetegi edo jatetxe jardueretara sartzeko, ezta haurrentzat onartuak diren ikuskizunetara sartzeko ere. Hala ere, oro har gauean egiten diren kontzertu, antzerki eta bestelako emanaldiak helduentzat bezala klasifikatuta daude (bestela espreski adierazten ez bada), ordu txikitako gau-giroa bezala eta, beraz, horietara guztietara sartzeko gutxieneko adina 18 urtekoa da. Aretoko arduradunek dokumentazioa eskatu dezakete, barrura sartzen utzi aurretik bezeroa adinez nagusia dela egiaztatzeko.